XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nirekin ondo portatzen ziren bitartean nik ez nuen horretan burua apurtu behar.

Afaldu ondoren zutitu egin ziren.

Logelatara eraman nituen, bata bi ohetakoa eta bestea bakarrekoa.

Sartu ziren eta argiak itzali zituztenerako nik ba nuen mahaia garbi eta ontziteria garbituta.

Suposatu nuen ez zirela geletatik irtengo eta jantokira etorriz telebista piztu nuen.

Oso baxu jarri nuen haiek ez molestatzeagatik.

Niri asko atsegin zait telebista ikustea, bereziki filmeak eta sariketak.

Hor eseri nintzen, eserleku horretan, hori aukeratzen dudalako telebista ikusteko, eta ba neraman denbora bat pantailaren aurrean boletin informatibo batekin hasi zirenean.

Aurkeztaileak esan zuen informazio gehiago zegoela hirian gertatutako atentatuari buruz, hemen Derry-n, gau hartan bertan.

Zirudienez, lekuko batzuk gaizkilea identifikatu zuten eta pantailan irudia agertu zenean, ene ama!....

Emakumeak eskuak eraman zituen burura ikaratuta, baina irudia esan zuenean Oldena seinalatu zuen, bizarrarekin eta betaurrekoekin zegoena, hau da, atentatuak egiteko karakterizazioa zuena.

Zerbait lasaitu zenean Donard-ek aurrera egitera gonbidatu zion: - Jarraitu kondatzen, Stella. Zer gertatu zen gero? - Berehala igarri nuen nortzu ziren etxean nituen hiru gizon haiek eta ikaratu nintzen.

Eta orduan ere jakin nuen zergatik ez zuten nahi telebista nik ikusi nezan.

Beraz, berehala kendu nuen, nire aldetik deskubrituak izan zirelaz ohartu ez zitezen.

Gero ez nuen jakin zer egin, momentu larria izan zen hura niretzat.